EUSKALTZAINDIA: “des-”, “ez-” eta “gabe”.

Loturik idaztekoak diran hitz elkartuak araua: “gabe”. Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza daben elkarteak: hargin, zurgin, uztargin; bertsogile, eltzegile, langile; mugazain, diruzain, bidezain, atezain; bertsozale, haragizale, aurrerazale, neskazale; dirudun, arduradun, bizardun; lotsagabe, mugagabe, zentzugabe; gaztagintza, barkugintza, burdingintza; egurgite, etxegite, talogite; gaixozaintza, ertzaintza, liburuzaintza. (Ikus AAAren 5., 7. eta 8. atalak). Bestalde, [...]

‘hiztegia.net’: hiztegi guztiak klik batean!

Gaur egun, euskal hiztegi guztiak klik batean eukitzea errealitate bat da: hiztegia.net-eri esker. Hiztegiak multzoetan biltzen dauzan web horri honek, izaeraren araberako  sailkapena aurkezten dau. Batetik, orokorrak deritzenak doguz, hots, elebidunak: 3000 hiztegia, Morris hiztegia, Hiztegi Ttipia… Entziklopediak ere egon badaude, beste esteka batean bereizita Harluxet…   Bestetik, bestelako erabilera bat eskatzen daben sinonimoen hiztegiak, corpusak edoeta lexikoiak [...]

‘des-’, ‘ez-’ eta ‘-gabe’

Languages Resources ikasgai hontan des- eta ez- aurrizkiak eta gabe parasufijoa aztertzea egokitu jaku. Hasteko gaiari sarrrera labur bat egiten saiatuko gara. Jarraian aurrizkiak banan banan aztertzeari ekingo deutsagu, ahal dan neurrian. Izan ere, jakin badakigu aldez aurretik gabe- horrek ekarriko deuskuzan buruhausteak (lehen seihilekoan lexikografian ikusi baitogu).   Lehenbizi, lema aztertu eta aurkeztuko dogu, oinarritzat hartutako kategoriaren arabera [...]

EUSKALBAR

Euskalbar (3.0 bertsioa) Firefox-erako tresnabarra dogu, zeinak euskara-gaztelera itzupnak egiten lagunduko deuskun Interneten dagozan hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz. Besteak beste Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXEN web zuzentzaile ortografikoa. Beraz, gure eguneroko jardunean ezinbesteko tresna dogu hau.  

“-GABE”

Taldean aztergaitzat izan dogun parasufijo honi buruz topatu genun ikerketa lan interesgarri hau aurkeztuko deutsuet: XGabe. Lan hau  hitz elkarketan oinarrituta badago ere (eratorpena lantzen baikabilz) oso aberasgarria izan da. EHU-k eginiko lana dala esan beharra dago.  Era berean, Euskaltzaindiak Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera liburuan, hitz elkartuen eraketari dagokionez, gabe-k atal oso bat dauala nabarmentzekoa [...]

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.