• ARTXIBOAK

  • del.icio.us

  • RSS library2.0

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.

EUSKALTZAINDIA: “des-“, “ez-” eta “gabe”.

Loturik idaztekoak diran hitz elkartuak araua: “gabe”.

Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza daben elkarteak: hargin, zurgin, uztargin; bertsogile, eltzegile, langile; mugazain, diruzain, bidezain, atezain; bertsozale, haragizale, aurrerazale, neskazale; dirudun, arduradun, bizardun; lotsagabe, mugagabe, zentzugabe; gaztagintza, barkugintza, burdingintza; egurgite, etxegite, talogite; gaixozaintza, ertzaintza, liburuzaintza. (Ikus AAAren 5., 7. eta 8. atalak).

Bestalde, “des-” eta “ez-” aurreatzizkiak irizpidetzat hartuta, hona hemen Euskaltzaindiko hiztegiak zer diñoan: “desberdin izond. Sin. ezberdin”. Hortaz, sinonimotzat jotzen dauz. Ez dau zehazten zein dan hobesten dan bidea.

‘hiztegia.net’: hiztegi guztiak klik batean!

Gaur egun, euskal hiztegi guztiak klik batean eukitzea errealitate bat da: hiztegia.net-eri esker. Hiztegiak multzoetan biltzen dauzan web horri honek, izaeraren araberako  sailkapena aurkezten dau.

H233-035-04

Batetik, orokorrak deritzenak doguz, hots, elebidunak: 3000 hiztegia, Morris hiztegia, Hiztegi Ttipia… Entziklopediak ere egon badaude, beste esteka batean bereizita Harluxet

 

Bestetik, bestelako erabilera bat eskatzen daben sinonimoen hiztegiak, corpusak edoeta lexikoiak doguz, bilaketa zehatzagoko hiztegiak alegia. Lehenengokoen artean,  Sinonimo eta antonimoen hiztegia;   Zientzia eta Teknologien corpusa eta Ereduzko prosa corpusen artean aipagarriak dira; eta amaitzeko, euskalkiei dagokiezan azpiezkalki, berbategi edo lexikoiak doguz: Gernikako berbak.

‘des-‘, ‘ez-‘ eta ‘-gabe’

Languages Resources ikasgai hontan des– eta ez– aurrizkiak eta gabe parasufijoa aztertzea egokitu jaku.

Hasteko gaiari sarrrera labur bat egiten saiatuko gara. Jarraian aurrizkiak banan banan aztertzeari ekingo deutsagu, ahal dan neurrian. Izan ere, jakin badakigu aldez aurretik gabe- horrek ekarriko deuskuzan buruhausteak (lehen seihilekoan lexikografian ikusi baitogu).   Lehenbizi, lema aztertu eta aurkeztuko dogu, oinarritzat hartutako kategoriaren arabera sailkatuz.

Behin lana eginda, ondorio orokor bat egiten ahaleginduko gara. Era berean oinarritzat hartutako jakintza iturri eta datu bibliografikoak gehituko doguz.

Lan honegaz, euskaran, ‘ezeztapena’, ‘ukazioa’ adierazten daben aurrizkiak nola funtzionatzen daben azaltzen saiatuko gara.

EUSKALBAR

Euskalbar (3.0 bertsioa) Firefox-erako tresnabarra dogu, zeinak euskara-gaztelera itzupnak egiten lagunduko deuskun Interneten dagozan hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz. Besteak beste Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXEN web zuzentzaile ortografikoa. Beraz, gure eguneroko jardunean ezinbesteko tresna dogu hau.

 euskalbar

“-GABE”

Taldean aztergaitzat izan dogun parasufijo honi buruz topatu genun ikerketa lan interesgarri hau aurkeztuko deutsuet: XGabe. Lan hau  hitz elkarketan oinarrituta badago ere (eratorpena lantzen baikabilz) oso aberasgarria izan da. EHU-k eginiko lana dala esan beharra dago.

 Era berean, Euskaltzaindiak Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera liburuan, hitz elkartuen eraketari dagokionez, gabe-k atal oso bat dauala nabarmentzekoa da: lotsagabe, lo falta moduko elkarteak hain zuzen. Erabat sinonimoak ez izan arren, esanahi beretsukoak dira bigarren osagai hauek: “gabezia, eza” adierazten dute. Hau dela eta, biak sail berean ematen ditu LEF batzordeak. Gainerakoan badira zenbait desberdintasun gure lanan ikus daitekenez. Hitz elkartuen sailkapena kontutan izanik, mendekotasunezko izenondo elkartuak dirala esan beharra dago (Izena + gabe / falta-z osatuak).

Horrez gainera, ezaugarri nahiz idazkerari buruzko zenbait ohar ere irakur daitekez.

CORPUSAK

Euskarako corpusak arakatzen ari nintzela, hara nun topa dodan CorpEus . Egia esan, ez da aparteko corpusa; izan ere, gabe aztergai dugun parasufijoa sartu dot eta ez da erantzun interesgarririk azaldu, edo ez behintzat espero nebana. Dana dala, gabe partikula honi buruzko informazioa ez da oso oparoa. Beraz, lana badogu informazioa bildueta aztertzeko.

Corpus honen barri izateak eragindako jakinmiñak asetzeko,  hona hemen azalpen txiki eta orokor bat:

H233-035-04

CorpEus internet euskarazko corpus gisa kontsultak egiteko eta ustiatzeko tresna dugu. Internet corpus erraldoia izanik, euskaraz dagoen edozein corpus baino askoz handiagoada. Etengabe ari da eguneratzen eta eduki aldetik  handitzen.

Hau dala eta, hitz berrienak ere kontsulta daitezke. Badira zenbait tresna hitzak bilatu eta jatorrizko testuinguruetan agertzen diranak: WebCorpWebConc. Tamalez, euskarazko corpus-bilaketak egiteko tresnon errendimendua oso txikia edo hutsa da. Elhuyarrek aukera hori emoten dosku CorpEus-en bidez. corpus hau I+G+B taldeak garatu dau, EHUko IXA Taldearen laguntzagaz. Honeek dira, besteak beste, eaugarri nagusiak:

  • Bilaketa lematizatua dau
  • Euskarazko emaitzak bakarrik agertzen dira
  • Anbiguotasunen, hitz ezezagunen, aldaeren eta zuzenketen tratamendua dau

 

(WAC3 – Web as Corpus wokshop-ean (Louvain-la-Neuve, Belgika, 2007/09/15-16) aurkeztua)