Folksonomia ingeles jatorria duen neologismo da. Sailkapen kolaboratibo hau etiketa simpleen bitartez gauzatzen da, izen-tarte ez-hierarkizatu batean. Software sozialetan erabiltzen da. Honen adibide argia del.icio.us edota Flickr-en doguz.
Batzuen hitzetan, folksonomia hitzak folk (jentea) eta taxonomia hitzak uztartzen dauz. Esan bezala, informazioa kategoria ezbardinetan antolatzeko xedez elkar kolaboratzen duen pertsona multzoari egiten dio erreferentzia.
Thomas Vander Wal defizioak holan diño: “Folksonomy is the result of personal free tagging of information and objects (anything with a URL) for one’s own retrieval. The tagging is done in a social environment (usually shared and open to others). Folksonomy is created from the act of tagging by the person consuming the information”.
Vander Walek bi folksonomi bereizi ebazan:
- folksonomia estua. Sistema honetan erabiltzaileak berak bere edukiak etiketatzen dauz. Beraz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. (Flickr esaterako)
- folksonomia zabala. Beste sistema honetan, aldiz, erabiltzaile guztiek elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera dute. Hortaz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa daikie, informazio gehiago eskainiz. (De.icio.us adibidez)
Bestalde, folksonomiagaz loturiko hainbat kontzeptu azaltzea ezinbestekoa ikusten dut:
Tagging-a erabiltzaileek informazio-birtual zatiei atxikiriko etiketak dira, web orrien, argazkien edota egunkari artikuluen markadore (Bookmarks) legez, hain zuzen. Folksonomiari loturiko kontzeptua dugu hau.
Bookmarking sozial-en lekuak, era popular batean, interneten enlazeak bildu, antolatu, elkartrukatu eta bilatzean datza, beti ere folksonomia tekniken bitartez.
Filed under: Rdf0809 | Leave a comment »